Joaquin Alforja: 71 urte iruindarren begiradaren zaintzari eskainiak

Euskalerria Irratia 2023ko ots. 2a, 12:49

1951. urtean hasi zen bitxiak, erlojuak eta betaurrekoak saltzen, Zapateria kalean. Egun erreferentziazko optika da herritarrentzat, Iruñeko Udal plazan kokatua.

"Gaur, ostirala, Joaquin Alforjaren bitxi-denda, erloju-denda eta optika irekiko dira Zapateria kaleko 28. zenbakian". Garai hartako tokiko prentsan irakur zitekeen iragarkiak hala zioen. 1951ko abenduaren 7a zen. 

71 urte geroago, Joaquin Alforja optikak, Udaletxe plazan 1981az geroztik,  Miriam eta Yoya alabak ari dira jo ta ke lanean, azalera handietako eskaintzaren aurrean, aholkularitza atsegin eta pertsonalizatua eskainiz. Gainera, uztailean hirugarren belaunaldia lanean hasiko da eta Iker López Alforjak jarraituko baitu leinua. 

Haiekin da lanean Saioa Salbarredi. Hemezortzi urte baino gehiagoz ari da lanean bertan. Berak egin dio harrera Euskalerria Irratiari. 

1951ko abenduaren 7an, Joaquinek eta Natalek irekiera eta ongietorri festa antolatu zuten. Bertan izan ziren Miguel Gortari Iruñeko alkatea, Cuqui Bienzobas Osasunako entrenatzailea, Jorge Luis Borges idazlea eta zapata-denda batzuk: Casa Mestre, Tejidos Martín edo Casa Azagra. Garai horretan, bitxigintza eta erlojuak izan ziren negozioaren ardatzak.

1981ean, Udaletxe plazako izkinara joan ziren, eta Miriam eta Isabella, Carmen eta Joaquinen alabak, familiaren negozioan hasi ziren. 71 urte hauetako arrakastaren gakoa, Salbarredik azaldu dutenez, bezeroekiko profesionaltasuna, tratu ona eta haien fideltasuna dira. Nafarroaren luze eta zabaleko herritarrak gerturatzen dira. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!