Julian Gaiarre artistaren bustoa urte askoz desagertuta egon ondoren Nafarroako Jauregian aurkitu zuten duela urte bi. Tenorearen familiak 1944.urtean Iruñeko udalari dohaintzan utzitako brontzezko lana berriz udalaren esku geratu da eta Gaiarre antzokian paratu dute Pablo Sarasateren bustoaren ondoan. Iruñeko artxibategiko kide Txema Oderizek eman dizkigu xehetasunak.