Vianako Printzearen erakundeak, Iruñeko hiri gorputza ondare immaterialeko kultur ondasun izendatu du. Hiri buruzagiko data seinalatuetan ibiltzen da kalez kale hiri gorputza. Besteak beste, sanferminetan, Done Saturdi egunean eta Batasunaren Pribilegioaren egunean. Hiri gorputza aipatzen dugunean prozesioaren desfileaz ari gara, bereziki. Jakina den bezala, bertan hiriko hainbat ordezkarik hartzen du parte: udal hautetsiek, dantzariek, mazulariek, udaltzainek, La Pamplonesa bandak, Erraldoien Konpartsak, txistulariek, tinbalariek eta abar. Izendapen honi buruz galdetuta, Duguna taldeko kide Aritz Ibalñez dantzariak azaldu digu ez dagoela jalkiterik zertan gauzatuko den izendapen hau.