Mesfidati da Steilas sindikatua Hezkuntza departamentuak egindako iragarpenarekin. Hauteskundeak lau hilabete barru izanen dira, eta batxilergoa derrigorrezko etapa ez denez, afera aldatu daitekeela uste du Raul Lopezek. Arrazoi gehiago ere baditu. Hezkuntza departamentuaren eta Opus Deiren arteko harremana gehiegizkoa dela ohartarazi du Raul Lopezek . Sexuaren araberako bereizketa egiten duten lau ikastetxeek, LOMLOE hezkuntza legeaz gain, beste bi foru lege urratzen dituztela salatu du Lopezek: Emakume eta gizonen berdintasunerako legea eta LGTBI+ pertsonen gizarte berdintasunerakoa. Cis hetero patriarkatua betikotzeko hezkuntza da, haren aburuz. “Ez batere aberasgarria”.