Mikel Irure diseinatzaileak 'Hemen goian' fanzinea plazaratu du

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 31a, 11:24

Mikel Irure diseinatzaile iruindarra Metropoli Forala saioan izan dugu Hemen goian fanzineaz solasean.

Hemen Goian deitzen da Mikel Irure marrakilariaren fanzinea. Gizon batek psikiatriko batetik bikotekide ohiari idatzitako gutun anonimo bat aurkitu zuen Bartzelonan bizi zelarik, duela zortzi urte. Risografia teknikaren bitartez eta gutuneko zatiak eta bere ilustrazioak tartekatuz osatu du fanzinea. Proiektua aurrera eramateko Uharte zentroko dirulaguntza jaso eta bertan inprimatu zuen. Oso harrera ona izan du eta azkeneko aleak Karrikirin eta Katakraken daude salgai. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!