Malaspulgas antzerki konpainiaren eskutik Ilargiaren atzean familiako kide guztientzako antzezlana. Ilazkik 9 urte ditu eta nahi baina denbora gehiago pasa behar izaten du bakarrik. Bere “bakardadea” jolas lagun batekin partekatu nahi luke, ahizpa batekin. Ilargiak eta mamurroek lagundurik, Ilazkik bere desioa betetzea lortuko du eta, ia-ia hutsetik, Hilal izeneko neskatoa azaltzen da, eta ahizpa bat, ama bat, familia bat behar du… Inor ez da epel geldituko lana ikusi ondoren, egungo gaiak jorratzen dituelako, gizartean hizpide diren gaiak: familia kontziliazioa eta, adopzio edo harrera ondoko integrazio-prozesua, hain zuzen.
Egilea Maialen Díaz, zuzendaria Virginia Cervera eta interpreteak Monika Torre, Izaskun Mujika, Sofia Diez eta Patrizia Eneritz.
Sarrera: 3€.