Martintxo Etxauri: “Adimen artifizial generatiboa gai da testuak sortzeko guk ematen diogun hitz batetik abiatuta”

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 23a, 12:37

Martintxo Etxauri, Txo ezizenez, diseinatzaile grafikoa eta teknologia aditua da. Metropoli Foralean izan dugu 'Chat-GPT' fenomenoaz hizketan.

Adimen artifizial generatiboa testu sortzailea da. Guk hitzak, esamoldeak edo esaldi osoak proposatu ondoren egiten du lan hori. Gizakiok ematen diogu esanahia berez bektore probabilistikoetan oinarrituta baino ez dagoenari. Itxura batean sinesgarria da. Batzuetan oso erantzun koherenteak ematen ditu. Hala ere, sarritan testuak asmatzen ditu, ez daki testuinguruaz deus. Hezkuntzan eta enpresetan hasi dira erabiltzen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!