Foruen Plazan bandera erraldoia jartzeko obren espedientea berrikusi du EH BIlduk, eta irregulartasun zantzuak topatu dituela salatu du taldeak. Obra hasi eta hiru egunera, talde abertzaleak txosten teknikoa eskatu zuen, baina halakorik ez zegoela adierazi zitzaien. Espediente teknikorik gabe hasi zituzten obrak, beraz.
Granadako Ibérica de Estratificados SL enpresak sinatutako proiektuari ez zitzaion oniritzia eman ekainaren 14ra arte, hau da, bandera erraldoia igo baino zortzi egun lehenago eta zimentazio lanak hasi eta 27 egun geroago. Espedientetik ondorioztatzen denez, UPNk behatzez eman zion kontratua hiriko zoladuraren mantentze-lanez arduratzen zen enpresari eta hauek, gaitasun teknikorik ez zutenez, enpresa granadarra azpikontratatu zuen. "Hatzez emandako kontratazio irregularra izan dela uste dugu".
Udalaren segurtasun juridikoa zalantzan geratu dela dio alderdi abertzaleak, eta iragarri du beharrezko ekimenak aurkeztuko dituela UPNk zuzentzen duen gobernu taldeak legez kanpoko itxura duen espedientea azal dezan.