Nafarroako Osasun Plataformak osasun sistema publikoaren aldeko proposamena egin du. Besteak beste, langileen behin-behinekotasunarekin amaitzea, sistema pribatuarekin egiten diren itunak etetea, Lehen Mailako Arreta indartzea eta Osasun Lege berri bat onartzea eskatzen du plataformak.
Medikuen esklusibotasunaren auziaz ere aritu gara. Atzo, Maria Txibite lehendakaria prest agertu zen Medikuen Sindikatuaren eskaerak entzuteko. Lazaro Elizalderen ustez sindikatuak ez ditu medikuak ordezkatzen. Elite baten alde ari dira.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!