Berriozarko ikastetxeak ehun urte bete dituela gogora ekartzeko sortu du Berriozarko udalak Berriozar, eskola publikoak ehun urte liburua. Herriko memoria historikoa eta hezkuntza liburu batean biltzeko. Lasaren esanetan, herriak azken mendean izan duen garapenaren funtsezko pieza bat izan da eskola. Berriozar landa eremuko herri bat zen duela ehun urte, herriko eskola publikoa sortu zutenean. Errrepublikaren garaian, diktaduran eta frankismoaren ondoren ikastetxeak izan duen garapena azaltzen du liburuak.
Liburua eta dokumentala
Pamiela etxeak argitaratu berri du, euskaraz eta gaztelaniaz. ‘Berriozar, eskola publikoak ehun urte’ lana eta Xabi Lasak koordinatu du. Dokumental bat ere egin dute. Ordu bateko lana da, eta Asier Iriarte, Ekhiñe Aizkorbe eta Unai Ioldi Berriozarko gazteek egin dute. Eskolarekin harremana duten edo izan duten zenbait herritarren hitzak jaso dituzte.