BDZk elkarretaratzea eginen du bihar herri palestinarrarekiko elkartasunez. "Israelgo gobernu berriaren errepresioa oso bortitza izaten ari da, aurreko urteetan baino gehiago", azaldu du Lucia Etxeberria kideak. 2023an hamabi pertsona hil ditu Israelek, horien artean, hiru adingabeko. Egoeraren aurrean hausnarketara dei egin nahi du taldeak: “Okzidentetik zer kontsideratzen dugu inbasioa?”.