Joseba Asiron (EH Bildu): “Maiak bere diskurtso politikoa salbatu nahi izan du Labriten konponketarekin”

Lohizune Amatria Zabalza 2023ko urt. 13a, 10:01

Seigarrenez gaitzetsi du Iruñeko udalbatzaren gehiengoak Enrique Maia alkatea. Aldebakartasuna, gardentasun eza eta Labriteko zaldainaren konponketan kudeaketa negargarria egotzi dizkiote.

Eztabaida bizia eragin zuen atzo Iruñeko Udaleko osoko bilkuran Labriteko zaldainak. PSNk aurkeztu zuen alkatearen gaineko gaitzespena, eta bat egin zuten atzoko osoko bilkuran EH Bilduk eta Geroa Baik. Gaitzespenaz gain, ahal bezain laster ikerketa batzorde bat sortzeko ekimena ere onartu du oposizioak, konponketa lanek izan duten gainkostuagatik.

Orain arte, udalak 1,3 milioi euro inguru bideratu ditu pasabidea konpontzeko. Erdia balio izan zuenean 2010an eraiki zenean. Aurreko urteko udaberrian irekiko zutela esan ostean, ia urtebete igarota, amaitzeko zorua eta argiztapena jartzea baino ez dela geratzen iragarri du Navarra sumak.

Udal gobernuaren kudeaketa, erdigunean

Zangoza kaleko parkinari lotuta gardentasun eza leporatu diote, beste behin, Navarra Sumari. Hori eraikitzeko dirua nondik aterako duen ez baitu argitu (2,5 milioiko kostua izanen du) Eta gehiengoa ez duen eskuineko hirukoak esan du eginen dela, “oposizioak esaten duena esaten duela”.

Bestalde, Arrosadiko hirigintza plana onartu dute, oposizioaren abstentzioarekin. Anbizio falta eta gezurrak egotzi dizkiote udal gobernuari. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!