Hilero bezala, aukera izanen dugu Nafarroako elikagai ekologikoak, freskoak eta sasoikoak erosteko. Edizio honetan hamalau ekoizle hartuko ditu EKO Merkatuak: Imotz bailarako, Sakanako, Lizarraldeko eta Baztango gaztak, Beriaingo pasta, Lizarraldeko olioa eta garagardoak, Izurzu eta Arbeizako eztia, Artzibarko ogia, Faltzesko sagarrak, Imotzeko arrautzak, Munarrizko patata eta lekaleak eta Erriberako sasoiko barazkiak ekarriko dituzte.
Neguko barazkiak izanen dira larunbat honetako protagonistak: aza, brokolia, azalorea, aza gorria, kardua, Bruselako azak, porruak… Urteko beste sasoi batzuetako barazkiekin alderatuta, neguko barazkiek berezko ezaugarri oso interesgarriak dituzte eta. Negu gogorrari eusteko eta baldintza klimatiko gogorretara egokitzeko substantziak sintetizatzen dituzte barazki hauek. Ondorioz, haien zuntzak hausten dira substantzia plastikoagoak eta gelatinosoagoak sortuz.
Honetaz guztiaz hitz egiteko, Neguko Barazkien Tailerra antolatu du Eko Merkatuak larunbat eguerdirako. Nishime Institutu Makrobiotikoko Almudena Monterok azalduko ditu barazki hauen propietateak eta sukaldean prestatzeko moduak erakutsiko ditu. Tailerra eguerdiko 12:00etan izanen da, doan, baina izena aldez aurretik eman beharra dago cpaen@cpaen.org helbidean.