Urtero bezala, abenduko azken oporraldia gerturatzearekin batera, kalera aterako da Iruñeko Euskalgintza hizkuntza eskubideak aldarrikatzeko. “Haur eskolak euskaraz, murgiltze ereduan, behar ditugu. Egun aproposa da gaur hori aldarrikatzeko”, azaldu du Euskalerria Irratian Saioa Tapiz Nafarroako LAB sindikatuko 0-3 zikloaren arduradunak eta Iruñeko Euskalgintza taldeko kideak.
Egun euskarazko murgiltze eredua eskaintzen duen zentro bakarra dago Iruñean, eta seik euskara eta gaztelania lerroak partekatzen dituzte. Iruñeko hego-mendebaldeko auzo guztietan (Donibane, Mendebaldea, Ermitagaña, Etxabakoitz eta Iturrama) eta hego-ekialdeko auzo ia guztietan (Azpilagaña, Zabalguneak, Mendillori eta Erripagaina) ez dago euskarazko eskaintzarik.
Iruñeko Udalaren arabera, %20koa da haur eskoletan euskarazko eskaria. Haur Eskoletako Gurasoak elkarteak salatu du, ordea, aurten salatu izan du zenbatekoa “mugatu” dutela eta euskarazko eskaria udalak dioena baino %15 handiagoa dela. Adierazle askok eragiten dute zenbakietan Iruñeko Euskalgintzaren iritziz.