Miriam Otxotorena (NNPEK): “Sektore ekologikoan pribatizazioaren bidea irekiko du foru dekretuak”

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko abe. 20a, 10:01

Ekoizpen ekologikoa ziurtatzeko eredu publikoaren defentsa eginen du sektorearen kontrola egiten duen Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak, eguerdian.

Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren esku daude ekologikoan diharduten ekoizpenen erregistroa, kontrola, ziurtatzea eta sustatzea, 1996tik. Eginkizun horiek egin ditzakeen organo bakarra da, legez hala jasota baitago. Egoera aldatu daitekeela ohartarazi du, baina, kontseiluak. Nafarroako Gobernua sektore ekologikoa arautzeko foru dekretua prestatzen ari da.

Miriam Otxotorena presidenteak azaldu duenez, arauak kontseiluari funtzioak murriztu eta hari agintaritza bakarra esleitzea ezabatuko du. Ziurtagirien pribatizazioari atea irekiko diola ohartarazi du. Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak badaki zein den kontseiluaren iritzia, zenbaitetan bildu dira-eta egoeraz mintzatzeko. Gobernuaren erantzuna beti berdina izan dela salatu du Otxotorenak: “Ez, ez eta ez”.

Sektore ekologikoarekin adostutako Foru Dekretu berri bat egitea eskatuko diote, eguerdian, departamentuaren aurrean.

Argazkia: NNPEK

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!