Ainhoa Oriak, Nafarroara iristen diren migratzaile adingabeekin egiten du lan kulturen arteko SEI heziketa eta gizarteratze zerbitzuan. Batez ere, 12 eta 17 urte bitarteko gaztetxoei babes psikologikoa ematen aritzen da. Kanpotik etorritako pertsona horiek gurera datoz senide bat dutelako, aurretik. Oso ohikoa izaten da lehenik gurasoak etortzea eta gero seme-alabak. Frankotan, familiarekin harremana ez da erraza. Dolu prozesu horretan laguntzea da SEI elkartearen xede nagusia.