Hausnarketarako gune ireki bat sortu nahi izan du CERMINek, REAS Nafarroak, Nafarroako garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen Koordinakundeak eta Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Nafarroako Sareak osatutako Gizarte Erakundeen Plataformak. Etxebizitza, energia, elikadura burujabetza eta aurreiritzi sozialei aurre egiteko beharra izanen dituzte aztergai, adierazle ekonomikoez harago pobreziaren ertz guztiak ukitzeko.
Erakundeek pobrezia desagerrarazteko benetako konpromisoa hartu behar dutela erakutsi nahi dute.
👉'Hemen ez dago bizirik dagoenik. Aldaketa globalerako jarraibideak' jardunaldia:
— Coordinadora ONGD Na (@congd_navarra) October 14, 2022
🏡Etxe-bide eskubide
🥦 Jakiekin jokorik ez
⚡️Argi-indarrezko lapurketa
🤬Gorroto pandemia
📍Urriak 17, astelehena, Geltokin.
📽️https://t.co/7zUq0lZuJF pic.twitter.com/0kzQvuUxCq
Datuek okertzera egin dute
Gutxienez 35.000 nafarrek, biztanleriaren % 5,5ek, ezin zuten iaz etxean tenperatura egokia mantendu. Egoerak azken hilabeteetan okerrera egin du. Espainiako Estatistika Institutuaren bizi kalitateari buruzko azken inkesta erreparatuz, Pobreziaren aurkako Nafarroako Sareak salatu du 95.500 pertsona daudela pobrezia-arriskuan Nafarroan. Proportzioa %12,3tik % 14,7ra igo da. Urtebetean 20.000 biztanle gehiago dira. Nafarroako Gobernua, baina, ez da larrituta agertu. Javier Remirez Barne Kontseilariak datuak txalotu ditu bere sare sozialetan, estatu mailako baxuenak direlako.
✅Navarra es la CCAA con menos población en riesgo de pobreza. Tal y como señala el gráfico, al nivel de un país como Finlandia.
— Javier Remírez (@javierremirez) October 15, 2022
Las políticas activas de cohesión social impulsadas por @gob_na revierten no solo en igualdad y solidaridad, sino en progreso para toda ciudadanía. pic.twitter.com/2rdHacwYF1
Pobrezia energetikoaz gain, gabezia material eta sozial larriari dagokionez, Pobreziaren aurkako Nafarroako Saretik azpimarratu dute Nafarroako herritarren hamarretik batek ezin dio aurre egin etxebizitza-gastuei, eta hamarretik bik ustekabeko gastuei erantzuteko zailtasunak ditu. Horien artean hipoteken igoera sar daiteke, interes-tasen gorakadaren ondorioz.
Paris 365 elkartasun jantokian, bestalde, %29 igo dira laguntza eskariak pandemia aurreko urtearekin alderatuta. Dohaintzak jaitsi dira, aldi beran. Enpresa askok kolaboratzen dute ekimenarekin eta haien egoera ere larritu da azken hilabeteetan.