Iñaki Zabaleta (ELA): “Azkeneko urtean are gehiago garestitu dira alokairuak”

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko urr. 10a, 10:07

Hitzaldia eskainiko du ELA sindikatuak etxebizitzaren egoeraren inguruan, gaur, Katakraken.

25.000 etxebizitza huts baino gehiago daude Nafarroan, eta urtean 350 etxegabetze baino gehiago gertatzen dira. ELAren Etxebizitza Hego Euskal Herrian: diagnostikoa eta alternatibak txostenetik eratorritako datuak dira.

Etxebizitzaren egoera “zinez larria” dela ohartarazi zuen sindikatuak txostenaren aurkezpenean, apirilean. Egoera okertu dela baieztatu du ELAko kide Iñaki Zabaletak.

Gaur Xaloa telebistaren 25. urteurren ekitaldien barruan, hitzaldia eskainiko du ELA sindikatuak. Katakraken izanen da hitzordua, 19:00etan. Nafarroako etxebizitzaren egoeraren diagnostikoaz gain, gai honen inguruan sindikatuak dituen proposamenak ere landuko dituzte.

Argazkia: ELA sindikatua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!