1985ko ¡Boom! bildumari esker deskubirtu zuen Isa Egiguren kazetari eta irratiko kolaboratzaileak heavy musika. Scorpions taldearen No One Like You abestia zekarren diskoak, eta zerbait eragin zion barruan. Gerora erosi zituen Helloween eta Iron Maiden taldeen lehenengo EPak. Estetika ere jarraitzen hasi zen, eta horrek arazo zenbat eragin zizkion haren sorterria zen Tolosan. Ikasketak egitera heldu zen Iruñera, eta maitemindu zen hiriaz: "Paradisu bat da".