Moscow International Photo Awards-en sari nagusia eskuratu du Unai Beroiz iruindarrak

Euskalerria Irratia 2022ko uztailaren 20a

Moscow International Photo Awards-ek saritutako 'Aita Mari' bildumako Unai Beroizen argazkietako bat.

Aita Mariren erreskateen irudiengatik urrearekin saritu dute argazkilaria. Brontzea ere jaso du,  Santos Induraini Leireko Monasterioko monje batzuekin egindako irudi bategatik.

Aita Mari salbamendu-ontziaren erreskateei buruzko irudiengatik urrezko saria eman dio Moscow International Photo Awards jaialdiko epaimahaiak Unai Beroiz argazkilariari. Iruindarrak atunontzi zaharraren espedizio batean parte hartu zuen, 2021eko urtarriletik otsailera, Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearekin. Harekin hitz egiteko aukera izan zuen Euskalerria Irratiak, urte hartako martxoan.

Urrea ez da jaso duen sari bakarra, brontzezkoa ere eskuratu du Beroizek, Santos Indurainen irudi batengatik. Leireko Monasterioko zenbait monjerekin hizketan ageri da osasun kontseilaria argazkian.

'Red on Black' argazkiarengatik Bronze saria jaso du Unai Beroizek.

Nazioarteko sari ezberdinekin saritu dute Beroiz. Parisen, Tokyon, Budapesten edo Moskun goraipatu dituzte haren lanak. Duela hilabete batzuk, Covid-19-Distancia Social kategorian New York Photography Awards saria jaso zuen, Tan cerca, tan lejos lanagatik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!