Gainzaren 'Biribilketa' izango da Iruñeko udaletxeko plazan, txupinazoaren ostean, entzungo den lehen abestia. Hainbat urtez pieza udaletxeko ezkaratzean interpretatu ondoren, gaitariek eta txistulariek eskatuta, gaur kalean joko dute berriro. Atzeratuko dela uste du Aldunatek.
Azken urteetan, La Pamplonesak eta txistulariek 'Animo Pues' abestia izaten zen kalean jotzen zen lehena.