Guardia Zibila, Espainiako Polizia, Foruzaingoa eta Udaltzaingoa ariko dira sanferminetan Iruñeko karriketan, baita Herbehereetatik, Estatu Batuetatik, Frantziatik edo Errumaniatik etorritako beste polizia batzuek ere. Txakur-gidariak eta aireko baliabideak ere izanen dituzte, helikopteroak eta droneak. Prebentziorako erabiliko dituzte, azaldu dutenez, dronak. Lau dituzte prest horretarako.
Udal Babes Zibileko Batzordeak oniritzia eman zion atzo sanferminetako segurtasun-dispositiboari, eta, joan den astean iragarri zen bezala, polizia-agenteen kopurua handitzea eta Iruñeko Udalaren eraikinean polizia guztiak koordinatzeko zentro bat sortzea erabaki dute.
9.45ean plaza berriro zabaldu eta jendez betetzen hasi da beste urteetan baino azkarrago... #Sanfermintza pic.twitter.com/1elFy7vwI1
— Euskalerria Irratia (@fm983irratia) July 6, 2022