Udaletxeko plaza 'gure ikurrez' betetzera deitu dute

Euskalerria Irratia 2022ko uzt. 6a, 09:42

Bandera handiak debekatu ditu Iruñeko Udalak txupinazoan. 2019an ere ezarri zuen debekua Enrique Maia alkateak.

Txupinazoan Udaletxe plazan eta Gazteluko plazan "makilak, beirazko ontziak, beirazko edalontziak, irekita ez dauden edari-latak, eta tamaina handiko banderak edo oihalak sartzeko debekua ezarri du Iruñeko Udalak. Zehazki, parte hartzaile asko estaliz nahi ez diren masen mugimenduak sor dezaketenak debekatu ditu. Ikurrina handirik, beraz, ez du nahi Enrique Maiak. Eta ez du horrelakorik sartzen utziko. Debeku hori bera ezarri zuen 2019an.

Kazetariek bandoaren xehetasun horretaz galdetuta, Maia alkateak erantzun du banderak ez daudela debekaturik: “Nola debekatuko dugu bakoitzak nahi duen bandera eramatea poltsikoan? Hori ez da inoiz debekatua izan”. 2013ko oldarraldia errepikatu dadin markoa ezarri du, dena den, eta argudioak prest ditu alkateak. 

Erabakia salatzeko, 11:30ean Gure ikurren alde leloarekin, plaza betetzera dietu dituzte herritarrak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!