Trafikoari itxita dago Iruñea gaurtik

Euskalerria Irratia 2022ko uzt. 5a, 09:18

Bizikleta elektrikoak alokatzeko zerbitzua bertan behera utzi du udalak uztailaren 15a arte.

Sanfermin jaiak hasi bezperan, aldaketa iritsi da hiriko errepideetara. Aparkatzeko araututako plazetan gune laranja da gaurtik martxan den modalitate bakarra. Hiriko erdigunerako sarbideak eta Alde Zaharreko zirkulazioa itxi egin ditu udalak, eta bizikleta elektrikoak alokatzeko udal-zerbitzua eten dituzte, Sanferminak igaro arte.

Alde Zaharrerako sarbideak uztailaren 5eko 8:00etan itxi dituzte. Uztailaren 15eko 14:00etara izanen da horrela. Auzora sartzeko eta bertatik zirkulatzeko arauen aplikazioa eten dute. Iruñerriko hiri-garraioa, zerbitzu-taxiak, polizia-ibilgailuak, anbulantziak, suhiltzaile-parkeko ibilgailuak eta beste udal-zerbitzu batzuk dira arautik salbu diren bakarrak.

Santo Domingoko baratzeetan, Santa Maria la Real plazan eta Takonera bidean eta Natacion Klubaren bidean 1. sektoreko egoiliar-txartela duten bizilagunek aparkatu ahal izango dute, baina mugak izango dituzte jaietako zenbait ekitaldiren ondorioz sartu eta irteteko. Gaseko eskorten ondoko aparkalekua 1. eta 8. sektoreko biztanleek bakarrik erabiliko dute.

Iruñeko bide publikoan debekatuta daga karabanak aparkatzea, baita etxebizitza gisa erabiltzeko autokarabanak aparkatzea ere, Trinitarioseko aparkaleku espezifikoan izan ezik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!