Jon Moncayolak jaurtiko du Oinez Txokoko txupinazoa

Euskalerria Irratia 2022ko eka. 28a, 12:40
Jon Moncayola TAxoaren, entrenamendu batean. (Argazkia: Osasuna).

Unidad Alavesa, Lio, Beietz eta Txutxin Ibañez igaroko dira, besteak beste, Takonerako oholtzatik

Uztailaren 6an, 12:00etan, Takonera parkean, Oinez Txokoan, Osasunako erdilari Jon Moncayolak jaurtiko du txupinazoa. Moncayola aurten Nafarroa Oinez festa antolatuko duen Tafallako Garces de los Fallos ikastolako ikasle ohia da.

“Urtero bezala, goizetik iluntzera arte, festa gune lasaia eskainiko du Oinez Txokoak, bere eszenarioarekin eta barrarekin, zein ogitartekoekin”, azaldu du Garces de los Fallos ikastolako zuzendari Paula Arregik gaur goizean, txokoaren aurkezpenean.

Uztailaren seitik hamalaura askotariko ikuskizunak eskainiko dituzte: bertso saioak, txikientzako tailerrak eta jolasak, dantzak zein zuzeneko musika.

Egitaraua, egunez egun

Seian, asteazkenarekin, 12:00etan, Jon Moncayolak txupinazoa jaurtiko du. 23:30ean zuzeneko musika izanen dute Rodeo eta The Trikiteens taldeekin.

Zazpian, ostegunarekin, 13:00etan, guneak Euskarabenturako partaideen bisita jasoko du. 16:30ean Gauargi-ren emanaldia izanen da; 21:00etan, Kuskuturena.; eta 23:30ean konmtzertua, Anube eta Azken Sustraiak taldeekin.

Zortzian, ostiralarekin, 18:00etan haurrentzako ur jolasak izanen dituzte. 21:00etan, Gildas HOt Club taldearen kontzertua izanen da. 23:30ean, kontzertua Lakubegi XIII taldearekin.

Bederatzian, larunbatarekin, 18:00etan haurrentzako herri kirolak izanen dira. 1:00etan, Beietz taldeak kontzertua eskainiko du. 23:30ean, Moskito Bite eta Unidad Alavesa taldeen txanda izanen da.

Hamarrean, igandearekin, 17:30ean haurrentzako birziklatze tailerra eginen dute. 21:00etan, Txuntxin Ibañezek kontzertua eskainiko du, Garbibaldi taldearekin batera. 23:30ean, Impedanzia  eta Galtza Gorriak taldeen musika izanen da entzungai.

Hamaikan, astelehenarekin, 18:00etan, bertso saioa izanen da. 21:00etan Luana eta Maialen bikotearen musika gozatu ahal izanen da. 23:30ean, Irkaia eta Kaleko Urdangak taldeek joko dute.

Hamabian, asteartearekin, 18:00etan kale jolasak izanen dira. 21:00etan, Txalainak taldeak joko du. 23:30ean Trikidantz eta DJ Bull musikarien txanda izanen da.

Hamahiruan, 18:00etan, haurrentzako ur jolasak izanen dira. 21:00etan Patxik eta konpainiak joko dute. 23:30ean, aldiz, Atturri eta The Lio taldeen txanda izanen da.

Hamalauan, ostegunarekin, 23:00etan, Tafallako Aldamara gaitariek joko dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!