Herri Sanferminei soinu banda jarri die Skabideanek

Enrique Maia alkatea jai gunea erdigunetik ateratzen saiatu den arren, Herri Sanferminak erdigunean loratuko direla ziurtatu dute eragileek.

Ekainaren erdialdean grabatu zuen Skabidean taldeak 2022ko Herri Sanferminen kanta, Julen Urzaizen Sound of Sirens estudioan. Sska, reggae eta rocksteady talde iruindarraz gain, Baizera! taldeak ere kolaboratu du, abestiaren bukaerako txarangan.

"Lehengo garaietan bezala, berriz ere kanporatu nahi gaitu udalak. Baina, harri guztien artetik, Herri Sanferminak erdigunean loratuko dira. Inoiz baino indartsuago. Eskerrik asko hau posible egiten duzuen guztioi!", adierazi du Herri Sanferminak.