Non izanen dira gaur erraldoiak?

Euskalerria Irratia 2022ko uzt. 7a, 08:34

Prozesioan parte hartuko du gaur buruhandien eta erraldoien konpartsak.

9:30 Irteera: Ezpeletaren jauregia.

Kale Nagusia, San Saturnino kalea eta Udaletxe plaza. Bertatik Konpartsak Udalbatza lagunduko du Mercaderes eta Curia kaleetan barna, Kabildoaren bila, katedraleraino.

Itzulera: Curia, Mercaderes, Udaletxe plaza, San Saturnino kalea eta Kale Nagusia, San Lorentzo elizaraino.

Bertatik, San Ferminen prozesioa abiatuko da kale hauetan barna: Takonera, San Anton, Zapateria, Udaletxe plaza, Calceteros, Mercaderes, Udaletxe plaza, San Saturnino, Kale Nagusia, San Lorentzo eliza, Kale Nagusia (atsedenaldia Ezpeletaren jauregian, elizkizunak iraun bitartean).

Elizkizunak amaitutakoan, Kabildoa eta Udalbatza lagunduko ditu katedraleraino, kale hauetan barna: Kale Nagusia, San Saturnino, Udaletxe plaza, Mercaderes eta Curia kalea, Katedraleraino. Udalbatza Curia eta Mercaderes kaleetan eta Udaletxe plazan barna itzuliko da Udaletxera.

Dantzak hiriaren ohoretan. Gero, Konpartsa Ezpeletaren jauregirantz abiatuko da San Saturnino kalean eta Kale Nagusian barna.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!