Frankismoaren zigorgabetasuna salatzeko, Bruselan dira Sanferminak 78 gogoan eta Peñen Federazioa

Euskalerria Irratia 2022ko eka. 21a, 10:27

Europako Parlamentuko taldeekin biltzeaz gain, “Europako erakundeek krimen frankisten zigorgabetasunaren aurrean” izeneko jardunaldian parte hartuko dute eragileek.

Sanferminak 78 gogoan plataformako eta Iruñeko Peñen Federazioko kideak, guztira, hamaika pertsona, Europako Parlamentura (Brusela) joan dira gaur, 1978ko Sanferminetako estatu-krimena eta frankismoaren zigorgabetasuna salatzeko. Euskal Herriko beste talde batzuek eta Argentinako Kereilari Laguntzeko Estatuko Koordinakundeak osatuta ordezkaritza zabalago baten parte dira Iruñeko taldeak.

Espainiako Estatuaren zigorgabetasun-eredua salatzea dute helburu eragileek, Bruselan. “Eredu horrek uko egiten dio krimen frankistak ikertzeari eta epaitzeari, eta Europako erakundeei egoera hori iraultzeko konpromisoa hartzeko eskatzen die, Estatu espainola ez dadin izan diktadura krudelak (Alemania, Italia, Portugal) desagertzearekin batera justizia, erreparazio eta neurri argietan oinarritutako politika bat ezartzen duen Europako leku bakarra”, adierazi dute ohar bidez.

Bihar, “Europako erakundeek krimen frankisten zigorgabetasunaren aurrean” izeneko jardunaldian parte hartuko dute eragileek. Bi mahai inguru egingo dira, "Inpunitatea. Krimen frankistei epaiketa. Martín Villa kasua” eta “Justizia eskuratzeko ekimenak”, Europako hainbat legebiltzar-talderekin lankidetzan. Horietan parte hartuko du, besteak beste, Julieta Bandirali kereila argentinarreko abokatuak.

Zenbait bilera egiteko aukera ere izanen dute. Europako Parlamentuko hainbat talderekin eta Europako Parlamentuko Eskaera Batzordearekin bilduko dira. Frankismoak egindako krimenei buruzko bost kexa izapidetzen ari dira, 1978ko Sanferminetakoa barne.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!