Iruñeko espetxea "presoen edukiontzi" bihurtu dela salatu du Foro Sozialak

Euskalerria Irratia 2022ko eka. 17a, 09:54
Foro Sozialeko Expe Iriarte eta Juanje Soria, atzo. Argazkia: Foro Soziala

Iruñeko kartzelako zuzendaritzak preso politikoen birgizarteratzeari ezarritako blokeoa egiaztatu du Foro Sozialak txosten batean.

Sarek eta Etxeratek aurrekoan salatutakoa egiaztatu du Foro Sozialak. "Nafarroako Espetxeko Zuzendaritzak jarrera immobilista duela presoei espetxe-legeriaren aplikazio arruntean, eta uko egiten diola 2. mailako baimenen aldeko txostenak egiteari edo "birgizarteratze-ibilbide baten alde" dauden presoei 3. gradura igarotzearen aldekoak emateari".

Iruñeko espetxean bizi den blokeo egoerari buruzko dokumentua Nafarroako alderdi eta erakundeei eman die Foro Sozialak. Ondorio gisa, diote, gaur egun Iruñeko espetxea "presoen edukiontzi" bihurtu dela, eta bertan, "espetxe-tratamendua kontuan hartu gabe, pertsona horiek beren gizarteratze-ibilbidean ematen dituzten urratsak ezerezean amaitzen direla, eta bide horrek, gainean, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralaren babesa duela". Zazpi euskal preso daude une honetan Iruñeko kartzelean.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!