7 preso politiko nafar daude une honetan Iruñeko espetxean. Guztiek bete dute dagoeneko zigorraren erdia eta ia guztiek espetxealdiaren hiru laurdenak. Baldintza nahikoak, beren bergizarteratzean lagungarri izanen den 3. gradua jaso eta baimenetaz gozatzen hasteko. "Espetxeko zuzendaritzak eskari guztiei ezetz esan die eta gainera erabaki hauek ezin dira epaitegi aurrean salatu" azaldu du Euskalerria Irratan Mikel Mundiñano, Sareko kideak.
"Egoskorkeria hori erabat eutsiezina da, eta, ondorioz, hasieran Iruñera destinatutako EAEko preso guztiek Arabako eta Gipuzkoako espetxeetara aldatzeko eskatu dute, Nafarroako espetxean ez zeukatelako inolako aukerarik espetxe-bidean aurrera egiteko" salatu dute Sarek eta Etxeratek.
Gaur publiko egin duten salaketa, datorren larunbatean "Etxera bidea gertu!" lelopean deitutako manifestazioarekin bat egiteko arrazoi bat gehiago dela azaldu dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!