"Zuentzako ez dago tokirik, Antoniuttiko parkea betikoentzako erabiliko delako" hitz hoiek erabili zituen Iruñeko Udaleko kultur arduradunak, etorkinen kolektiboen aurrean, festagunerik gabe geratzen zirela esan zienean. Adierazpen hauek baztertzaileak eta arrazistak direla salatu dute aniztasun kulturalaren aldeko eragileek, Iruñeko talde ezberdinen artean ezberdintasunak markatzen dituelako, betikoak eta kanpotik etorritakoak. Navarra Sumak, Herri Sanferminekin egin bezala, festen gunetik urrun bidali nahi izan ditu etorkinen kolektiboen gunea, Trinitarios parkeraino. Hauek ez dute onartu eta 2017az geroztik, Antoniuttin zuten txokoa mantentzea eskatu diote Navarra Sumari. Helegiteak aurkeztu dituzte udal gobernu taldearen erabakiaren kontra.