"Duela bi aste haserre ginen, La Runara alboratu nahi gintuztelako, baina gaur pozik gara, oztopo guztien gainetik erantzuten eta programa zabala osatzen jakin dugulako" azaldu du Paula Garciak Euskalerria Irratian, "Harri guztien artetik, zirrikituak bilatu eta loratu dira Herri Sanferminak". "Sanfermin herritarrak, askeak, berdinzaleak, ekologikoak...traban ditu Iruñeko Udalak eta bere eredu kontsumista jarri nahi izan du erdigunean". Zentzu horretan Herri Sanferminak ere elkartasuna adierazi nahi izan diete, aniztasun kulturalaren kolektiboei, haiek ere, Antoniutti parketik kanporatuak izan baitira. "Matalaz, Zabaldi eta haien ateak zabaldu dizkiguten kolektibo eta gune ezberdinei eskerrak eman nahi dizkiogu" bukatu du Garciak.
HERRI SANFERMINAK PROGRAMA
- Uztailaren 7a
- 17:00 Las Tipex (Katakrak)
- 19:00 Kalejira Antitaurinoa
- 22:00 Maruxak (Zabaldi)
- Uztailaren 8a
- 19:00 3indarrok elektrotxaranga
- 22:00 DJ Reimy (Gora Iruña)
- Uztailaren 9a
- 22:00 Bake Faltsua (Kalixto taberna)
- 22:30 Hofe (Matalaz)
- 00:30 La Petit Chenil (Matalaz)
- UztaIlaren 10a
- 12:30 Munduko postreak haurrendako (Santa Ana Plazan)
- 14:00 Herri bazkaria (0 Plazan)
- 18:00 Mani kalejira (O Plazatik)
- 19:30 Kinbonbo Brass Band (Santa Ana Plaza)
- 21:00 Katanga Sound System (Santa Ana Plaza)
- 22:00 J Martina (Katakrak)
- Uztailaren 11a
- 22:00 3indarrok elektrotxaranga (O Plaza)
- Uztailaren 12a
- 23:00 DJ Mr World Wide (Zabaldi)
- Uztailaren 13a
- 22:30 DJ Kaiser (Matalaz)