Les Bobé-Bobé taldearen eskutik. Irrizikloa.
Hiru ahizpa. Hiru ahizpa ziren. Bat hil zen, nagusia. Heriotz horrek behartu zituen txikiak nagusi bihurtzen. Inoiz nonbait ahizpak izan direnei.
Bikiak, bata sosa eta bestea… bueno sosa ez, sosa batzuetan. Alegia, bi ahizpa desberdin eta kitto!. Ea ba, bi ahizpa eta sekretu bat. Beste hirugarren ahizpa bat ere, hilda. Harreman guztiek dute alde ezkutu bat. Shhh, ez esan, sekretua da. Bi ahizpa zoroen pare dabiltza bobé* estiloan aritzeagatik.
*Ane Gebara, Josune Velez de Mendizabal eta Jason Guerra elkartu direnetik anzterkiaren entziklopedian genero berria sortu da, Bobé izenekoa.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.