Ines Castiella: "Euskal zinemagintza eta zientzia izanen dira Ateneoaren heldu den urteko ziklo nagusien gaiak"

Euskalerria Irratia 2021ko abe. 15a, 19:32

Amaitzear dagoen urte honetan egindako lanaren balantzea egin du Ines Castiella Nafar Ateneoaren Euskara Ataleko eledunak. Nafar Ateneoa Poesia Saria eta Iruñea Hiria poesia sariketaz gain, 'Heptamerona' lanaren itzulpena eta hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu erakunde honek. 

Datorren urterako egitasmo interesgarriak dituztela aurreratu digu Ines Castiellak, besteak beste, zientziaren inguruko ziklo bat, UEU eta Eusko Ikaskuntzarekin batera eginen dena. Hor Jose Ramon Etxeberria, euskaltzain, zientzialari eta dibulgatzialea izanen da lau hitzalditan hainbat gai landuko dituena, hemen Iruñean, eta bestetik euskal zinemaren inguruko ziklo bat eginen du Ateneoak urtarriletik eta ekaina bitartean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!