Udazkenaren lehen hotzei aurre egiteko errezetak ekarri ditu Andrea Purroyk

Euskalerria Irratia 2021ko aza. 22a, 16:37

Udazkenean sartuak eta negua hurbil sentitzen dugun egun hauetan, makrobiotikak berotasuna ekarriko diguten platerrak jatea gomendatzen du.

Arame alga shiitakerekin: 

  • Arame bol 1
  • 6 shitake perretxiko lehor
  • 2 goilarakada shoyu
  • 2 mirin koilarakada
  • Perrexila gustura

Aramea 10 minutuz busti
Busti shiitakea beste ontzi batean, 10 minutuz edo biguna egon arte
Moztu buztanak eta laminatu (ura gorde)
Gehitu lapiko batean shiitakea hondoan, gainean alga. Gehitu perretxikoen beratzeko ura
(bolumenaren heren bat bakarrik estaltzen duena)
Gehitu shoyua eta mirina eta kozinatu 10 minutuz taparekin
Zerbitzatu perrexil xehatuarekin
(Alga zati txiki bat jango dugu)


Aza egosita ongarri gazi-gozoarekin

  • Aza hostoak
  • Litro bat ur
  • Itsas gatz pitin bat
  • 6 rabanito
  • Umeboshi ozpin koilarakada 1
  • 2 koilarakada ur
  • saltsa:
    • 2 koilarakada shoyu,
    • 2 koilarakada rroz ozpin,
    • 1,5 koilarakada sagar zuku kontzentratu

Aza-hosto bakoitza moztu, lehenik erdiko nerbiotik, gero tiratan alboetako nerbioetatik.
Irakin ura, gehitu gatza eta aza hostoak irakin 3 minutuz
Moztu rabanitoak erditik. Jarri kazola batean umeboshi ozpinarekin eta urarekin. Kozinatu urik
gabe geratu arte, su ertain-baxuan eta taparekin.
Aza zerbitzatu eta rabanitoekin apaindu. Nahastu ongarriaren osagaiak guztiak, eta gainetik bota.


Azenario eta almendra gurin gorria

  • Osagaiak
  • 5 azenario
  • 2 tipula
  • Erremolatxa txiki bat
  • 1/2 eskukada almendra txigortu (edo gustora)
  • Koilarakada 1 oliba-olio
  • Itsas gatz pitin bat

Moztu azenarioak xerra finetan, tipulak ilargi erdietan eta birrindu erremolatxa
Kazola zabal batean, jarri olioa berotzen, eta bero dagoenean, gehitu tipula eta gatz pixka bat.
Salteatu su bizian, gutxienez 5 minutuz. Gehitu azenarioak eta erremolatxa birrindua beste gatz
pittin batekin.
Salteatu 5 minutuz eta estali, prestatu su baxuenean 40 minutuz. (Kontuz ez erretzea, barazkien
zukuan bertan egin behar da )
Irabiatu barazkiak, pate edo gurin ehundura har dezaten.
Almendolak ehotu eta nahastu edo gainean jarri.


Sagar eta orejoi kompota:

  • Sagar bat zurituta eta kubo ertainetan moztuta
  • 3 orejoi zatituak
  • 2 katilu ur
  • 1/4 katilu sagar zuku kontzentratua
  • Kuzu koilarakada 1
  • Maizena koilarakada 1
  • Koilarakada bat limoi birrindura
  • Gatz pitin bat
  • Kanela gustura

Jarri orejoiak, ura eta gatz pixka bat kazola batean. Kozinatu 5 minutuz
Gehitu sagar-zuku kontzentratua, sagarra eta limoi-arrailadura. Prestatu su motelean taparekin 15
minutuz edo sagarrak nahi dugun testura izan arte.
Disolbatu kuzua eta maizena ur hotz pixka batean (dena kuzuz egin dezakegu, osasuntsuagoa izan
dadin). Gaineratu kazolara, eta mugitu loditu arte.
Gelditu sua, irakiten hasi aurretik. Edalontzietan zerbitzatu, adibidez, kanela gehitu eta hozten
utzi.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!