Irakaslea da Garat Gaztelu, 26 urte ditu, eta gurasoekin bizi da. Pandemiarekin lausotu zitzaion emantzipatzeko asmoa. Kazetaria da, berriz, Uxue Rey. 24 urte diru, eta duela hilabete eman zuen urratsa. "Zortea izan dut", aitortu du Euskalerria Irratian. Etxebizitzaren alokairuaren prezioak eta langabeziak erabakian duten eraginaz mintzatu gara gaur Guardasola saioan.