Ander Lipus: "Interesgarriagoa da integrazioaz, guk baino, migrante batek egitea"

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 5a, 16:30

Antzerkiaroa udaberriko euskarazko antzelanen zikloa gaur abiatuko da, Nafarroako Antzerki Eskolan. Migrazioa migrante baten ahotik lantzen duen 'Atzerrian Lurra Garratz' antzelana eskainiko dute. Ander Lipus aktorearekin mintzatu gara.

“Etxekoak” lanean euskaldunok atzerritarrekiko dugun begirada jorratu zuen Artedramak. Orain, ordea, atzerritarrek gurekiko duten begiradari jarri dio fokua.  Aurora Mora aurkituko du ikusleak agertokiaren gainean. Performerra da eta sorkuntza betean da. Baina bizitza aldaraziko dion dei bat jasoko du: sorterrira itzultzea nahi dute senideek.

Fikziozko pertsonaia da Aurora, baina ez dira hutsetik abiatu: Laura Penagos aktorearen gogoetak dira. Ander Lipus antzerkilariari kontatu zionak piztu zuen, hain zuzen, obraren lehen ideia. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!