«Indarkeriazko tresnen garapen teknikoa halako une batera iritsi da egun, non ez baitago inolako helburu politikorik gaitasun suntsigarri horren araberakoa izan daitekeenik edo haren erabilera justifika dezakeenik gatazka armatu batean. Horregatik, gerra ez da inondik inora lehen bezain eraginkorra eta xarma ia osoa galdu du».
Hannah Arendt, Indarkeriaz
Liburu motz, baina mamitsua euskaratu du Katakrakek. Asko dira Hannah Arendtek lantzen dituen gaiak. Funtsean bi, dena den, indarkeria, boterea eta horien arteko harremana.
Hannah Arendt pentsalari oparoa izan zen. Alemaniatik AEBetara XX. mende hasieran zetorren familia bateko alaba zen. Baina ez zetorren Alemaniako ezkerreko pentsamendutik eta ezkerrekoek mesfidantzaz jokatu dute haren obrakein.