Literatur aldizkariak digitalizatu eta sarean eskuragarri jartzeko asmoz abiatu zuen Susa argitaletxeak 2001ko Martxoaren 24an Literatura Aldizkarien Gordailua, gaur egun Armiarma.eus denaren lehen alea izan zen. Geroztik 20 urte bete dira eta emankorra izan da oso ibilbidea euskal literaturarentzat.
Azken urteetan zehar zenbait tresna eta atari gehitu dizkiote Armiarmari: mila emailu bete berri dituen Literatur Emailuak argitalpena, Literaturaren Zubitegia, Euskarari ekarriak, ipuina.eus ataria…