Ana Galarraga: "Garai bateko emakume zientzialarien oztopoak ez zaizkigu arrotzak"

Euskalerria Irratia 2021ko api. 19a, 15:48

"Zientziaren izarrak. Emakumeak, itzaletik argira" liburua aurkeztuko du Elhuyarrek bihar, Katakraken, 19.00etan.

Zientziaren 19 izar dira liburu honetako protagonistak, benetako izarrak izan arren itzalean gelditu zirenak.

Elhuyar aldizkariaren "Istorioak" atalean argitaratutako istorioak dira. 2013an Lunatikoak. Zientziaren bidezidorretatik liburuan bezala, atal horretako istorio berri batzuk beste bilduma batean biltzea erabaki du Elhuyarrek; eta, oraingoan, emakumeak dira protagonista.

Egoitz Etxebeste Adurizek liburua argitaratu du, Elhuyarren eskutik. Hori dena, Etxebesteren estilo pertsonalean kontatuta, Manu Ortega marrazkilariaren marrazkiez horniturik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!