"Aldaketak gure bizitzara abisatu gabe datoz askotan; erabatekoak eta bortitzak dira batzuetan. Non, noiz eta nola emango diren aukeratu ezin badugu ere, zeregin dezakegun gure esku dago maila batean". Hala dio hitzaldiaren azalpen testuak. Baliabideak zeintzuk diren azaldu du Euskalerria Irratian Unax Flores Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle, psikologo eta psikoterapeutak.
Aldaketei egokitzeko eta horietatik zer ikas daitekeen erabaki daiteke adituaren ustez, eta horretarako ezinbestekoak dira autokontzientzia, autokontrola, erlazionatzeko gaitsuna eta pentsamendu baliabideak.
Pandemiaren iritsierarekin kontsulta dei gehaigo jaso ditu Floresek: "Laguntza eskatzen dutenak gehiago dira, baina egoera ekonomikoak baldintzatzen du prozesuetan murgiltzen diren edo ez". Alor publikotik kalitatezko zerbitzua eskaintzen den arren, behar guztiei erantzuteko baliabide nahikorik ez dela ohartarazi du: "Beharra aregotzen denean baliabideak indartu behar dira, eta kasu askotan asetzen ez den behar bat ikusten dugu".