Nafarroako Foruzaingoak adierazi du ekainetik irailera hamahiru sexu eraso salaketa izan direla aurten. Iaz baino zazpi gutxiago. Poliziaren arabera, beherakada horietan eragina izan du, batez ere, herrietan eta hirietan jaiak bertan behera utzi izanak. Errealitatearen mezu desitxuratua da hau Zaloa Basabe Iruñeko Udaleko berdintasun teknikariaren ustez. Berdintasun adituak ohartarazi du datuen atzean ezkutuko indarkeria bat dagoela: gertukoek eginikoa. Identifikatzeko zailagoak da; eta orain, pandemiaren eraginez, gainera, horiek aurkitzeko gero eta tresna gutxiago dituzte berdintasun teknikariek. Lehen mailako osasun arreta, prebentziorako talde komunitarioak edota ikastetxeetako lana ezinbestekoa da indarkeriari aurre egiteko. Horregatik, zerbitzu publikoa sendotzeko beharra azpimarratu du Basabek.