Urriaren 13tik azaroaren 15era bitarte, doako 25 tailer izango dira aukeran, Iruñan ez ezik, Nafarroako beste 22 udalerritan ere. Den-denek euskarazko Komunikazio eta Informazio Teknologiekin dute zerikusia. Bihar, esaterako, Kondestable jauregian 3D inprimagailuen inguruko tailerra eskainiko du Protomakers taldeak.
Saioak, nagusiki, 12 urtetik gorako gazteengan pentsatuta diseinatu dituzte, eurak direlako IKTen erabiltzaile aktiboenak, baina gaian interesa duen hiritar orok ere har dezake parte. Izen ematea zabalik dago.