Polizia operazio berezia bertan behera geratu diren San Fermin Txikiengatik

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 25a, 07:54

Iruñeko Udaltzaingoak polizia operatibo berezia antolatu du atzo hasi eta igandera arte, Foruzaingoaren eta Espainiako Polizia Nazionalaren laguntzarekin.

Asteburu honetan bertan behera geratu diren San Fermin Txikiko jaiekin bat egin ostean, poliziak ostegunetik igandera bitarteko arratsalde-gauetarako dispositibo bat ezarri du.

Dispositiboan batera parte hartuko dute Udaltzaingoak, Foruzaingoak eta Espainiako Polizia Nazionalak. Dispositibo horren helburuak dira "Covid-19ren transmisioaren prebentziorako ezarritako arauen aurkako jokabideak kontrolatzea eta zigortzea". Honako jokabide hauetan zentratuko dira: “Kale edana, bide publikoan dauden pertsonen kontzentrazial, lokalaren barruko kontsumoa mahaian, sei laguneko gehieneko taldeak kalean, alkohol salmenta 22:00etatik aurrera, pisuetako jaiak, terrazak, tabernak ixteko ordutegia eta nahitaezko maskararik ez erabiltzea".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!