"El drogas" dokumentala iritsiko da ostiral honetan zinema aretoetara

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 24a, 19:57

Enrike Villarrealen bizitzaren inguruko alderdi desberdinak ezagutzera ematen digun filma Natxo Leuza zuzendari nafar gaztearen lehen lana da. Zinemaldian estreinatu berri da Zinemira sailean.

Iruñeko Golemetan eta Estatuko beste 40 bat aretotan ikusi ahal izanen da gaurtik aurrera Natxo Leuza zuzendari nafar gaztearen lana.

Donostiako Zinemaldian estreinatu zen duela bost egun Zinemira sailean eta orain aretoetara iritsiko da Barricada taldearen sortzailearen filma.

Bertan Enrike Villarrealen bizitzaren inguruko alderdi desberdinak ezagutuko ditugu: nolakoa zen Txantreako giroa frankismoaren osteko urteotan, nolakoak mugimendu sozialak, nola sortu zen Barricada taldea eta nola iristi zen talde mitikoa izatera, Baina ezagutuko ditugu ere enrikeren une latz eta gogorrak: barrikadatik bota zutenekoa, bere taldekide Mikel Astrain bateria jotzailea 24 urterekin hil zenekoa, bere amari Altzeimerra diagnostikatu zoiotenekoa, Boniri minbiziak eztarria lapurtu ziotenekoa…edo drogen mundu beltzean egin zuen joan eta etorriko bidaia.

Eta baita une txar eta on guztietan aldamenean izan duen familia, eta bereziki Mamen, la socia.

Amodiozko istorio ederra  bezain benetakoa.

Sortzaile handi baten ekosistema aurkituko dugu dokumental honetan. Bere kantuak ezagutzen genituen, baina ez zer dagoen kantu horien guztien atzean. Eta lagunak: Rosendo Mercado, Fito Cabrales, Christina Rosenvinge, Carlos Tarque, Kutxi Romero, Gorka Urbizu, Marino Goñi, José Landa… Asko dira musikari hau ezagutzeko gakoak eman dizkigutenak.  

Enrike Villareal eta El Drogas, biak ezagutuko ditugu dokumental honi esker.  

Gurekin Irrintzi Plazan izan da Iñaki Alforja, film honetako Argazki Zuzendaria.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!