Iruñeko bizikleta sarearen "abandonuari" buruzko udal txostena eskatuko du Arartekoak

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 20a, 09:55
Hiru haur, Iruñean bizikletan ibiltzen.

Nafarroako Arartekoak Iruñeko Udalari eskatuko dio hiriko bizikleta bideen "abandonu egoerari" buruzko txostena, bizikleta mugikortasunean espezializatua den SabesDondeCiclas.com blogaren arduradunak egindako salaketa onartu ostean.

Kexan, herritarrak gogorarazi du hiriko bizikletentzako gune guztietatik lau kasutan bakarrik egin dela mantenua: Barañain etorbidean, Miluze kalean, Gipuzkoa etorbidean eta Pio XII etorbidean. 

Salatu duenez, 2008an bizikleta sarea sortu zenetik egin diren lau jarduera bakarrak eraginkorrak izateari utzi diote, Gipuzkoa etorbidean izan ezik; izan ere, gainerako hiru puntuek mantentze lanen aurreko “abandonu egoera” erakusten dute berriro.

Salatzaileak gogorarazi duenez, hiriko ohiko estanpan sartu diren bizikleta errei berriak “teknikoki asko hobetu daitezke, diseinu eta seinaleztapen akats nabarmenak baitituzte, eta horiek arrisku handia eta konponbide gutxi dute".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!