Aurten lehenbiziko aldiz haurrentzako bisita gidatuak antolatu ditu San Pedro zentroak Civivox sarearekin elkarlanean.
Asteartez egiten diren bisita hauek 6 urtetatik gorako haurrentzako ibilalditxoak dira, eta gutxienez heldu batek lagunduta joan beharko dute parte hartzaileek.
Hurrengo biak euskaraz izanen dira: abuztuaren 11an, Arrotxapean eta 25ean Mendillorrin, goizeko 11.00etatik aurrera. Irailaren 8an azkena eginen da, Donibanen, gaztelaniaz eta arratsaldeko 18.00etan.
Ekitaldi hauek doainik dira baina aldez aurretik izena eman beharko da Civivox sareko edozein zentrotan.
Bestalde, antolatutako taldeei bideratutako jarduerak eskainiko dira aurten. Horrela hiri kanpaldiak edo aisiarako taldeek aukera izanen dute jarduera hauetan parte hartzeko.
6-12 urte bitarteko haurrek 5 zentzumenak erabiliz Arantzadiko ibai ertzeetako natura eta zuhaitzak ezagutzeko parada izanen dute.
12 urtetik gorakoek, aldiz, ibaia ezagutuko dute, eta baita bertan bizi diren animalia eta landareak ere.
Abuztuaren 18tik 21era eta abuztuaren 25etik 28ra, asteartetik ostiralera, egunero bi txanda eginen dira euskaraz eta gaztelaniaz: 10:00tan eta 11:30tan. Aurrez izena eman behar da San Pedro zentrora deituta.
Iosu Alfaro, Ingurumen Heziketarako zentroko heiztzaileak eman digu informazio guztia.