3.000 pertsonarentzat prestatuta zegoen kanpalekuan 20.000 inguru bizi dira egun. Txorrota bat dago 1.300 biztanleko eta komun bat 200 pertsonentzat. Xaboirik ez dago. Moira muino batean dagoen esparru oso txikia da, hormaz inguratua. Barruan badira kutxa moduko batzuk, bungalow antzekoak, baina hori luxuzko zerbait da. Gehienak dira dendak edo plastikoz eta egurrezko paletez egindako txabolak. Bakoitzean sei edo zazpi pertsona bizi dira pilatuta. Bideak lurrezkoak dira eta ur beltzak (fekalak) alde guztietatik dabiltza. Egoera latza da benetean, Fermin Artolak dioen bezala: "Kontatzen didate ilundutakoan emakumeak ez direla ausartzen beren txabolatik ateratzen komunera joateko bortxaketa ugari egiten direlako. Horregatik haurren pixoihalak erabiltzen dituzte. Kanpalekua erabat itxita dago orain. Hirira ezin dira etorri arrazoi zehatz batengatik ez bada: medikura joan behar dutela edo farmaziara, bestela debekatuta daukate handik ateratzea. Eta mantendu horrela 20.000 pertsona! Liskarrak ikaragarriak izaten dira."
Han ibili da gogotik lanean lau hilabetez, sukaldean janaria prestatzen: "Gogorrena erabateko blokeoaren garaian izan zen: hilabete eta erdiz zazpi pertsonaren artean eguneko 2.200 bazkari ematera iritsi ginen. Lan ikaragarria."
Argia aldizkarian uztailaren 5ean argitaratutako elkarrziketa hemen.