María García-Barberenak azaroan jakinarazi zuen Hiriartea bertan behera uzteko asmoa, eta Santestebanek prentsaren bitartez izan zuen erabakiaren berri. Krisialdiarekin haren plaza amortizatzeko prozesua luzatu da, baina aurki utzi beharko du lanpostua.
Haren ustez, hainbat arrazoi daude udalaren erabakiaren atzean: aurreko legegintzladian egin ziren proiektuen aurka egiteko asmoa, proiektuarekiko mesfindatza, arte garaikidearen inguruko ezezagutza…
Erabakia publiko egin zenean, 400 kultur kudeatzaile, artista eta bestelako eragileren sinadurak bildu zituzten, salatzeko Nafarroako kultur politikak unean-uneko agintarien ideologiaren araberakoak direla, eta irizpide politikoak lehenesten dituztela kulturaren aurretik.
Hiriartean ahalegin berezia egiten ari ziren harremanak sortzeko arte zentroen, artisten eta eragileen artean; eta Santestebaren ustez, horrek ere talka egiten du eskuinaren kultur ereduarekin. Horrekin lotuta, tristezia sentitzen du Santestebanek aukera galdu izanagatik, beharrezko ikusten baitu halako proiektu bat Iruñean; eta bereziki Ziudadelan, aukera asko ematen dituen toki bat izan arren, gutxietsia baitago.
Baina tamalez, haren helburu eta egitasmoek ez dute aurrera ateratzeko aukerarik izan, eta Hiriartea, jada, ez da existitzen.