Atzo abiatu zen Golemen eta Nafarroa Arenaren autozinema

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 26a, 12:17

Atzo eman zioten hasiera autozinemaren egitasmoari Nafarroa Arenan: euren ibilgailuetan sartuta, hainbat lagunek Especiales filmaz gozatzeko aukera izan zuten. 

Golem zinemek eta Nafarroa Arenak antolatu dute jarduera; aisialdi aukera gehienak betran behera geratu direnn honetan, alternatiba bat emateko. “Ikusi genuen funtzionamendua erraza eta segurua zela eta aurrera ateratzea erabaki genuen”, azaldu du Itxaso Palacios komunikazio arduradunak. 

Lehenengo saioa osasun arloko langileetzako erreserbatuta egon zen. Aukera hori eman nahi izan zieten, egiten ari diren lana eskertzeko keinu gisa, eta sarrerak dohainik eman zizkieten. Palaciosen arabera, osasun langileak “pozik” azaldu ziren, “eskertuta”, haiei lehentasuna eman izanagatik. 

Egunero bi saio egingo dituzte, arratsaldeko bosteta eta zortzi terdietan, eta askotariko filmak emango dituzte. Arratsalderoko lehenengo saioan, “kritika ona jasotako hainbat pelikula” proiektatuko dituzte, eta 20:30eko saioan zinema aretoak itxi behar izan zirenean karteleran zeuden film komertzialek hartuko dute lekua. Ostegunero, 20:30eko saioa zinemaren historiako film “mitikoetarako” unea izango da.

Sarrerak internet bidez eskuratu daitezke, Golemen edota Navarra Arenaren webgunean, hamar eurotan auto bakoitzeko. Saio bakoitzean 60 auto sartu ahal izango dira, eta horien barruan, bi lagun besterik ez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!